Bertsos - View details   To know more about this section

1997-10-18 Aramaio Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-10-18 Aramaio Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Bihotzeko aldizkari batek bostehun milioi eskaini dizkizu zure abentura pertsonalak kontatzearen truke. Jarri izango dizu nahikoa buruhauste.

Description

Melody
Gregario edo laguntzaile naiz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-10-18 Aramaio Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Rebista merke horiek badute
Euskadin nahiko entzute,
ustekabean neri zirikan
jo eta ke dihardute!
Esaten dute "bihotz hautsin bat
izango dezu bai zuk'e".
Ez nuen askorik uste
izaterik hainbat suerte! (bis)
Abizena're salduko nuke
nik bostehun milioiren truke!
Silveirarekin erromantze bat
denek sinistuko dute. (bis)

Beraz Silveira hartu behar det
nik nere aldamenean,
gorputzez ere ez al gaude ba
biok aldarte onean?
Ta jada nago argazkilari
bati deitzeko planean;
hasi dedila lanean,
hala hobe gehienean. (bis)
Ta argazki bat aterako det
mingainea mingainean,
komon batean biok biluzik
baskula baten gainean. (bis)

Modak ez dio inoiz egiten
gure buruei mesede,
baina eragina izaten dute
eta asko daude grabe.
Beraz eskemak aldaraztea
izango da askoz hobe;
Xabier ta ni parez pare,
igurtziz gure goi ta behe. (bis)
Pasarelako modelo horiek
modaz pasatuta daude,
aldarrikapen bat eingo degu
gure mitxelinen alde. (bis)