Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Zelaia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-16 Bera Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Zelaia, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Loidisaletxe, hil eta gero zerura joan zarenean, orain dela urte batzuk kalean diru guztia kendu zizun Iñaki Zelaia lapurrarekin aurkitu zara.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Zelaia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Loidisaletxe II
Ondo bizitzen neri
zidan galerazi;
gertatzen da hainbeste
ekintza berezi,
eta bat nahi nuke nik
gaur adierazi:
ona izaterikan
bate ez du merezi. (bis)

Zelaia
Hona etorri nintzan
lehengo hilabetean,
ta honekin topo egin
zeruko atean.
Diru guztiak ostu
nitun bat-batean,
baina gero banatu
pobreen artean. (bis)

Loidisaletxe II
Nahiz gauz polita esan
bere azken puntuan,
honek esandakorik
ez hartu kontuan.
Hemen ibili da hau
danakin tratuan,
nere diruz San Pedro
erosiko zuan. (bis)

Zelaia
Lehen bazun ta oraindik
badauka kasketa,
ni ikusita kolpetik
belztu du kopeta.
Ez det San Pedro erosi,
utzi berriketa,
lehendik Jangoikoaren
lagunmin naiz eta. (bis)

Loidisaletxe II
Lapurra ta eskasa
izan zan munduan,
hemen'e ibiliko da
lurreko moduan;
hau ez edukitzeko
luzaro onduan,
askozaz nahiago nun
infernura juan. (bis)

Zelaia
Hori nahio bazendun
zuretzat kaltea,
hautsi nahiko zenduke
egin dan katea;
ta gustoko badezu
beherantza joatea,
oraindikan zabalik
daukazu atea. (bis)