Bertsos - View details To know more about this section
2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
Stanza name:
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ilusio nagusia
nere amets biluzia
ez zaude hain itsusia
badago zer ikusia.
Etxetik irten eta kairaino
aguro naiz iritsia
pentsamendua ireki eta
ezker eskua itxia;
munduan barna hainbeste gerra
hainbeste injustizia
batek gosea besteak sida
hemengoak minbizia
harri hauekin bota nahi nuke
nere amorru guzia. (bis)
Kaio txikien urruma
baporearen lurruna
batel txikia hurruna
hementxe nago zer suma.
Txikitandikan hauxe izan det
nik begiko erresuma
ilusioak itsas azalen
leunki pasa du luma;
harriak bota harriak jaurti
hala egin det jarduna
neuzkan guztiak bertara botaz
lasaitu nahi det eguna
baina itsasoak olatuekin
ematen dit erantzuna. (bis)
Sudur mintzaz haraindira
so egin det urrutira
nere amets ta desira
guzti-guztien kabi da.
Nere barruan amorruari
eman ezinik kabida
mundu osoa gorrotatu det
merezi zuen neurrira
harri bat bota bestea bota
hala eman diot segida
harri haundi bat haundiago bat
ta azkenekoa tira;
harri guztiak bukatu zaizkit
malkoak gelditzen dira. (bis)