Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-12-04 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Ekaitz
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Gaur ere itsas ertzean zaude. Esku batean harri mordoa duzu eta banaka-banaka botatzen ari zara itsasora.

Deskribapena

Doinua
Munduko ilunabarra
Neurria / Estrofaren izena
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Neurria:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ilusio nagusia
nere amets biluzia
ez zaude hain itsusia
badago zer ikusia.
Etxetik irten eta kairaino
aguro naiz iritsia
pentsamendua ireki eta
ezker eskua itxia;
munduan barna hainbeste gerra
hainbeste injustizia
batek gosea besteak sida
hemengoak minbizia
harri hauekin bota nahi nuke
nere amorru guzia. (bis)

Kaio txikien urruma
baporearen lurruna
batel txikia hurruna
hementxe nago zer suma.
Txikitandikan hauxe izan det
nik begiko erresuma
ilusioak itsas azalen
leunki pasa du luma;
harriak bota harriak jaurti
hala egin det jarduna
neuzkan guztiak bertara botaz
lasaitu nahi det eguna
baina itsasoak olatuekin
ematen dit erantzuna. (bis)

Sudur mintzaz haraindira
so egin det urrutira
nere amets ta desira
guzti-guztien kabi da.
Nere barruan amorruari
eman ezinik kabida
mundu osoa gorrotatu det
merezi zuen neurrira
harri bat bota bestea bota
hala eman diot segida
harri haundi bat haundiago bat
ta azkenekoa tira;
harri guztiak bukatu zaizkit
malkoak gelditzen dira. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra