Bertsos - View details To know more about this section
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Fredi Paia
Bertsoa entzun |
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Fredi Paia
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mantxi:
Aspaldian nenbilen
ni horren etsita
asko edaten nuela
denek iritzita;
honako talde honi
eginik bisita
oraintxe daukat poza
oraintxe irrika
anaia topatu det
alkohola utzita.
F. Paia:
Oraindik ez dut utzi
ni bidean nago;
urteetan ibili
naiz tragorik trago;
beti tratatu zaitut
erabat arraro
mozkortuta be isilik
banengo zeharo
edan gabe hitz egingo
dizut gutxiago.
Mantxi:
Ahaztu egin al zaizu
anaiak garena?
Oraina bizi nahi det
ahaztu lehena.
Benga Fredi ipini
dezagun kemena
nahiz egia dan biok
mozkorrak ginena
zu galtzea izan zen
tragorik txarrena.
F. Paia:
Zu beti izan zara
haragizko horma
alperrik zen txistea
alperrik zen broma;
gure artean sortu zen
erreten sakona
baina jada zulotik
irten naiz gizona
behar ez zaitudanean
zertan zatoz hona?
Mantxi:
Neuk'e behar zintudan
hain nenbilen grabe
baina ez ginan izan
alkarren zutabe.
Anaia zertan izan
hain kalamidade
nik alkohola utzi det
zu nerekin zaude
bihotza sutan daukat
ta alkoholik gabe.
F. Paia:
Alperrik joaten nintzen
lehen zure aurrera
ta gero tabernara
negar egitera
baina emango dizut
bigarren aukera
estutu nahi baduzu
eskua hementxe da
ta ospatzeko goazen
trago bat hartzera.