Bertsos - View details   To know more about this section

2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-11-26 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Martin, Jon
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Aitor, portuzaina zara, eta Jon itsasoratzeko asmoz dagoen marinela. Enbata dagoela-eta, zuk itsasoratzea debekatu nahi diozu Joni. Baina Jon tematuta dago.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Eguraldia dezu
gaurko zure etsai
horregatik ez dizut
irtetzen utzi nahi;
baldin bazoaz ez naiz
geratuko lasai
enbataren erdian
inor ez dezu zai
hemen portuan bai ta
etxean ere bai.

J. Martin:
Itsasoak baditu
horrenbeste arau
ez dira soilik hiru
ez dira soilik lau
nere batel xaharrak
bizirikan dirau.
Itsasoa maite dut
ta berak maite nau
aspaldi egin genuen
tratua baita hau.

A. Mendiluze:
Bai, baina hori hain da
maitale krudela
badakizu aurpegi
asko dituela.
Gogoratu tratu hau
askorena dela
eta maitatu arren
ez ahaztu horrela
gehien maite zutenak
urpean daudela.

J. Martin:
Ni hemen sentitzen naiz
munduko errege
nahiz jakin berak dula
hainbeste botere.
Itsasoan gainean
kulunkatzen trebe
nik ez diot beldurrik
neretzat mesede
ta ez diot beldurrik
heriori ere.

A. Mendiluze:
Beraz beldur gabeko
marinela omen
denen aurrean utzi
nahi dezu nabarmen.
Lehenago esan dizut
zain nor dezun hemen
ta irten nahia juxtu
nik heldu baino lehen
ez dakit adorea
edo beldurra den.

J. Martin:
Arrantzale xaharra naiz
hainbeste memori
itsasoarekiko
hamaika teori
bere baitara ez naiz
sekula erori;
abiatuko naiz ta
itzuli're ongi
nere begi urdinek
badakite hori.