Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jokin Uranga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-04 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Uranga, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Jokin, seme bat daukazu, Unai, down sindromea duena. Gaur Unaik esan dizu maitemindu egin dela eta bere bizimodua egin nahi duela.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jokin Uranga

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uranga:
Lehen zenbiltzan horren
modu ilunean
negar hamaika aldiz
egin egunean
gaur neska aurkitu dezu
hain modu xumean
joan zaite berekin
joan maitasunean
baina deitu aitari
behar dezunean.

U. Iturriaga:
Ai zure erantzunak
laztu dit azala
orain arte izan dut
nik zure magala
ta badakizu lagun
polit bat dudala;
zuk maite izan nauzu
aita oin bezala
oin beste lagun batek
maitatu nazala.

J. Uranga:
Barruraino sartu zait
gaur zure ahotsa
horrexegatik daukat
istorio motza.
Beste neska horrentzat
daukazu bihotza
bazoazela egin
didazu aitortza
nigatik pena hartzen det
zuregatik poza.

U. Iturriaga:
Hain dira hitz goxoak
hain dira samurrak
salatuko al ditu
noizbaiten gezurrak?
Begirada gaiztoak
begirada bihurrak
jasan izan ditugu
eta ez apurrak;
beldurra ematen dit
besteen beldurrak.

J. Uranga:
Besteek egindako
begiradak kasu
bihotz barruan nahiko
pena badaukazu;
gaur ordea hartu dizu
maitasunean su
maitatu goxo eta
izan zarena zu
gizarte anormal hau
aldatu ezazu.

U. Iturriaga:
Gizartea ez dago
ohituta tamalez
ikusten gaitu murritz
indarrez ta ahalez.
Lasai egin behar dut
baina etxean oles;
ondo portatu zara
ona zara zeurez
lehenengoz hartu nauzu
gizon oso bat lez.