Bertsos - View details To know more about this section
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi:
Seme txiki bat izan genuen
ta izena jarri Xabi
gero berekin pasa ditugu
momentu onak ugari
baina gaur gelan sartu da eta
segi mesedez berari
amari baino kaso gehiago
egingo dio aitari.
J. Maia:
Errebeldea degu semea
errebeldea benetan
guri harrika gogor ari da
etxeko barrikadetan
eta zergatik ez gara biltzen
afaritxo baten bueltan?
Sukalde lana beharko degu
bake prozesu honetan.
A. Sarriegi:
Esan liteke ez didazula
neri egin behar kasu
bere jarrerak neri egin dit
zuri aina enbarazu
baina ez dakit alde egin nahian
ari ez ote zeran zu
proposamena ona da baina
zoaz eta esaiozu.
J. Maia:
Beldurrik gabe heldu behar det
orain esan didazuna
baina semeak ere behar du
etxean askatasuna;
gaztetxoa da ta ezin izan
guraso hoien laguna
kolperik kolpe osa dezala
berak bere nortasuna.
A. Sarriegi:
Arazo bat du eta beretzat
gaurkoan zenbat apuru?
Ni bide hori onena denentz
ez nago oso seguru
bakarrik egon beharra dauka
nortasun hori helburu
baina galdu ere egin daiteke
bakarrik uzten badugu.
J. Maia:
Baina bakarrik egin behar ditu
seme honek mila pauso
bide horretan aurkitzen dira
ez dakit zenbat arazo?
Ezin gaitezke hain guayak izan
eta progresistak oso
semea beti seme izango da
ta gurasoak guraso.