Bertsos - View details To know more about this section
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
Bertsoa entzun |
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Taberna:
Soinean daramagu
jantzi dotorea
A. Agirre:
gaurkoan ekarri det
nahi baino hobea
hemen nahi nukelako
luzitu doblea
beti bezain eskasa
nago gaur ordea.
M. Taberna:
Ze markatakoa da
zure mozorroa?
A. Agirre:
Zergatik bota dezu
holako orroa!
Nik markekin jazteko
urrun det gogoa
baina hala ta guztiz
ni modara noa.
M. Taberna:
Zenbat gastatu duzu
gaurkoan jazteko?
A. Agirre:
Guztia kontatzerik
ez dezu usteko
neretzat gordetzea
ez al da hobeto?
Sekretuak ez dira
hemen esateko.