Bertsos - View details   To know more about this section

2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-11-06 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Itsasontzi bateko kapitaina zara Jon. Ozeanoan dagoen uharte bakarti baten aurretik pasatzean kea ikusi eta bertara hurbildu da. Han Amaia naufragoa ikusi duzu.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Ozeano haunditan
egin dugu txango
igotzeko aukera
al dizut emango?
Barkutan ezin dugu
eduki ke frango
aizu erretzailea
ez zera izango? (bis)

A. Agirre:
Nahiz eta iruditu
arrazoi leguna
ni marinel bat nauzu
fina ta txukuna
ta zure aurpegia
joño ezaguna!
Zu ez al zera atzo
bota ninduzuna? (bis)

J. Martin:
Zu hiltzeko banuen
prestatuta plana
ta ekarri zintudan
irla honengana
bai ni naiz hemen soilik
utzi zintuana
eta denborak egin
beza bere lana. (bis)

A. Agirre:
Kapitain agurgarri
nere goraintziak
geratzeko badauzkat
oraindik antsiak
faktura pasako du
ni hemen utziak
ni goseak hilko nau
ta zu kontzientziak. (bis)

J. Martin:
Kontzientzia ez daukat
batere noblea
zuk duzu uste baino
itxura hobea
irla batean zaude
bakarti gordea
goseti itxurarik
ez duzu ordea. (bis)

A. Agirre:
Grazioso zatoz baina
ez zazula uste
nik bueltan ere badet
hamaika albiste.
Guri-guria nago
sasoiko ta gazte
lasai aguantauko det
beste hiru aste. (bis)

J. Martin:
Palmera eta koko
kuban berdintsua
ezin diozu izan
ezeri izua
ta gainera debalde
galtzen da pisua
horrelako zeozer
da paradisua. (bis)

A. Agirre:
Ni umilatu nahian
zatoz itsu-itsu
lasai segi ezazu
nagusi berritsu.
Nere premia dezu
ondo badakizu
nahi bazu bueltakoan
jaso nazakezu. (bis)