Bertsos - View details   To know more about this section

2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Paya, Xabi
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Korrikalariak zarete biak. Gaur elkarrekin atera zarete osteratxo bat ematera. Baina bi ordu daramatzazue bestea noiz gelditu zain.

Description

Melody
Praixku Galtzazarreta A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Xabi Paya

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya: Irteera utzi dugu
aspaldi lekutan
J. Maia: eta indarrak ere
dauzkagu pikutan
X. Paya: bihotza ez daukazu
mingainaren puntan
J. Maia: irabazten ari naiz
daukagun disputan.

J. Maia: Ta nik segi nahi nuke
zu erori arte
X. Paya: ba ni ibiliko naiz
korrika jo ta ke
J. Maia: zu ondoan bazauzkat
ez nabil hain fuerte
X. Paya: nire mitxelinentzat
ez da hainbat kalte.

X. Paya: Behintzat aldapa behera
Jarraitu dezagun
J. Maia: Kaka aldapan behera
Errez doa lagun
X. Paya: hala behar dugu ba
kaka gisa jardun
J. Maia: beherantza borobila
beti da txapeldun.

J. Maia: Donosti Behobia
Bihar daukagu ta
X. Paya: han jarraituko al dugu
guk gaurko burruka
J. Maia: saiatu nahi nuke ta
ezin naiz izkuta
X. Paya: baietz bukatu ba Jon
guztiz flakatuta.

X. Paya: Zu flakatzen bazara
Baietz desagertu
J. Maia: Ta zu arnas hots hortan
baietz bertan lehertu
X. Paya:
ez ba ni beti nago
esprinetan gertu
J. Maia: nola zauden ondoan
ezin det ulertu.

J. Maia: Ze ai zea begira
Jarraitu korrika
X. Paya: Noiz nekatuko zaren
Duda dut hasita
J. Maia: tipoa gaizki dago
hasi da zotinka
X. Paya:
Zuk ere ez daukazu
Martin Fizen pinta.

X. Paya: Behingoz buka dezagun
gure maratoia
J. Maia: nik erakutsi baitet
daukadan sasoia
X. Paya: baina berdin dira ia
behea eta goia
J. Maia: beitu hor dago meta
animo meloia.

J. Maia: Bukatzeko gogoa
kristona daukagu
X. Paya: baina egia esan
harroak gara gu
J. Maia: nik ondo pasatu det
trantze batzuk salbu
X. Paya: erretira gaitezen
ondradu-ondradu.