Bertsos - View details   To know more about this section

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-10-23 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Sarriegi, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Errezeloak zenituela eta, etxean kamera ezkutu bat jarri zenuen. Orain grabatutakoa ikusten ari zara.

Description

Melody
Zure eskaerak egia esan
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Espero baino arintxeago
husten zitzaidan kartera
eta haseran pentsatu nuen
nere kontua ote da?
Gero ordea susmagarritzat
hartu det semea bera
kanpoan sarri ibiltzen da ta
gutxitan dator etxera
badakit gaizki dagola baina
jarri egin det kamera. (bis)

Goizean irten ta gauerarte
aritu ohi naiz lanean
eta garairik egokiena
horixe da aidanean;
gaur bueltatu naiz grabatu dena
ongi ikusteko planean
ta etxeko sofan eseri eta
prest ipini naizenean
a ze sorpresa semean ordez
senarra irten denean. (bis)

Nahikoa ez zen grabatzea ta
joan naiz pixkat harago
etxetik jeitxi eta kaleko
lehenengo tabernan nago
bertan senarra hantxe ari zen
egin zait horren arraro
txanpon makinak gatibatua
dauka gizonak zeharo
ez du onartu nahi berak baina
gizona gaixorik dago. (bis)