Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gau eskola bateko irakaslea zara. Aurrean dituzu dozena bat pertsona neka-neka eginda eta hala ere gogotsu.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ordiziarra naiz baina Santurtzin
hautatu nuen langintza
izan nintekeen zenbaitentzako
behar zuten argi printza;
ezker aldea erdalduna zen
neretzat a ze desditxa!
Euskaldun izan nahi zuten haiek
behar nituen zerbitza
ia hamarrak jo dute eta
nekaturikan gabiltza
hala're eutsi pixka batean
eta dantzatzu lapitza;
ia euskeraz pentsatu eta
euskeraz luzatu hitza
ez al da hori euskaldun baten
lehendabiziko baldintza.

Ia Edurne etorri zaite
orain pizarra aldera
ahal dan goxoen egingo dizut
ikasgaiaren galdera;
bueno mesedez ez hainbat neka
ez al zintezke hor gera?
Kontatuko dut nik zenbat amets
egingo dudan aurrera:
hau sumatzen det zonalde dena
euskalduntzeko bezpera
ahalegin hortan zuek eta nik
lana daukagu ospera!
Eta gauza bat bururatu zait
hau jartzea buruz behera
nor-nori-nork hau nabarmena da:
zuek, ni eta euskera.

Ekarri ditut pastaren batzuk
gainera hainbat kutizi
ari den harek nola gustora
ari behar dun lehenbizi.
Zatoz Leandro alde hontara
zure koaderno ta guzi
atzo idazlan oso politik
nola ez nizun ikusi.
Aizazu Mertxe ez zazu egin
gela hontan aharrausi
ez ezazula logurea ta
gure helburua nahasi.
Lortzen badegu hiru hitzetan
hau egingo dugu kasi
ordu mordo bat galdu ta ordea
mundutxo bat irabazi.