Bertsos - View details   To know more about this section

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-10-23 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Zelaia, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Errezeloak zenituela eta, etxean kamera ezkutu bat jarri zenuen. Orain grabatutakoa ikusten ari zara.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-10-23 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizi naiz gizon zintzo antzean
emaztea det nere ertzean
ta alaba bat hogei urtekin
beste semerik ezean; (bis)
jeikitakoan goizean
kezka denbora luzean
alaba gelan sartzean
horregatikan kamaratxo bat
ipini nion etxean
beldur bainintzen sartu ote zen
drogaren zulo beltzean. (bis)

Hogei urtekin egin nahi hegan
ondo badakit nik hori zer dan
baina hamaika kezka izkutu
izan ditut nik neregan (bis)
nahiz ta alkoholik ez edan
drogak dauzka bere gelan
oker dabil izaeran
aita hain harro ta hain alaia
alaba dabilen eran...
Etxe berean egonagatik
zein urruti bizi geran. (bis)

Nere alaba hain da ahula
nahiz ta ustetan izan mardula
bere barruan zer gertatzen den
errez ezin det kalkula. (bis)
Dibertitzeko formula
porroa edo pilula
ez nun usteko sekula
inguratu ta esango diot
nahiz ez ondo disimula
ez nagoela haserre baino
hitz egin behar degula. (bis)