Bertsos - View details   To know more about this section

2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Bartra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-10-03 Zestoa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Bartra, Oihana
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ama-alabak zarete. Gaur Oihana alabaren ezkontza-eguna da, eta bi ordu daramatzazue bere bikotekidearen zain.

Description

Melody
Agur sagar beltzeran
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Bartra

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi

Jada prestatu dira
aitona eta amona
guztiok antzeztuaz
gure zoriona
dantzan jarri zaizkigu
hamaika ormona.
Aspaldi eman nizun
arrazoi sakona
ezkontzea ez zala
hain ideia ona.

O. Bartra

Prest daude hor apaiza
ta mila kandela
prest dago jatetxea
eta prest pastela
ta hari itxaroten
ze jende tropela!
Badakit Aitor dala
potro handi itzela
baina seguru nago
agertuko dela.

U. Alberdi

Elizan zabaldu da
kristoren marmarra
bihotzekoak jota
zure aitona zaharra.
Mutilari hartzen nion
itxura makarra
baina ez da azaldu ta
dut esan beharra
Oihana daukazula
nobio azkarra.

O. Bartra

Gaur eguna hasi da
nahikoa aldrebes
ta zuengandik nahi dut
jaso hainbat babes.
Hau pasatu ahal zanik
ez dut pentsau aurrez
baina botata uzteko
trapu zahar baten lez
hainbeste ez nau maite
baina gutxi be ez!

U. Alberdi

Soineko zuriakin
hain zaude galako
egon nahi baitzenuten
guapa eta guapo
baina ihes egin du
oso-oso txarto
ta alde positibotik
ikusi beharko:
horrela lan gutxio
dibortziorako.

O. Bartra

Beraz familia be
ez dago gustura
nago filme batean
banengo modura.
Aitor sartzen denean
eliza barrura
esan beharko diot
"Gurea amaitu da.
Joan zaitez ze zurekin
ez dot egon gura!".