Bertsos - View details   To know more about this section

2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-10-18 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Silveira, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Goizeko ordu biak dira, eta taberna bateko komuneko ilaran zaudete biok. Azken hogei minutuetan ez da aterik ireki.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Xabier Silveira

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ibarra

Erdi mozkorrik gaba ez doa
gaurkoan bape goibela
txizalarriai eutsi ezinik
ilara ez da ustela.
Bikotetxo bat sartu ei da hor
ta tardantza da itzela
ez dakit zertan dabizen baina
bai gustora dabizela.

X. Silveira

Oraintxe arte ezezagunak
baina hori orain arte
komun bateko iladak sortu
dezake feeling bastante.
Hogei minutu komun barruan
ze joku ote daukate?
Guk ere hainbeste itxoin ta pixkat
aprobetxa genezake.

I. Ibarra

Jente aurrean ez gara hasiko
hori izan da galdera?
Nik nobioa dot aspalditik
ezin dau ondo atera
baina ez pentsatu ideiatxo bat
etorri jata kolpera:
emaitza onak emoten dauz ta
sartuko al gara batera?

X. Silveira

Itxuraz ez dio aunitz ardura
bere nobio kuttunak
gezurrik ez du zergatik esan
ezer esaten ez dunak.
Ba al dakizu zenbat sekretu
gorde ditzakeen komunak?
Eta behin handik irtendakoan
besterik gabe lagunak.

I. Ibarra

Horra sartuta ostean lagun
izan behar dogu beraz
ni gertu nago komun barruan
zugaz egiteko jolas.
Patxadaz hartu beharko dozu
eta ondo hartu arnas
behin sartu ezkero hogei minutu
labur geldituko jataz.

X. Silveira

Zu lasai egon nerekin ez da
inoiz ezer laburregi.
Kontua dugu barrenekorik
ez dela guaindik ateri.
Hogei minutu dagoeneko
bihurtu da ordu erdi
hementxe bertan eginda ere
ez zait axola gehiegi.