Bertsos - View details   To know more about this section

2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-10-18 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Silveira, Xabier
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Xabier arrantzale zaharra eta Iker berria zarete. Ikerrek oraintxe harrapatu du bere lehen arraina kanaberarekin, baina ez da uretatik ateratzeko gauza.

Description

Melody
Orain hasi bihagu
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira

Gizajua ez dago
ohitua uretan
amatxok zaindu baitu
azkeneko urteetan.
Egia esan abila
da hau legatzetan
baina hauetan baino
gehiago besteetan!

I. Zubeldia

Arrantzara natorre
Zarauzko partera
hemen korrokoietan
badago aukera
ta hauek jaten dute
zikina sobera
jan behar ez badegu
zertako atera?

X. Silveira

Oraindik aguantatzen
badu kainaberak
ez dijoaz hain gaixki
zure ibilerak
arrainari tiraka
a ze gorabeherak!
Ez dakit ez zaituen
arrantzatu berak!

I. Zubeldia

Malekoian hasi naiz
fuerte garrasika
ezin nuen atera
ta nengon etsita.
Honen morrala dago
lubinaz josita
uretan hiltzen dira
Xabi ikusita!

X. Silveira

Hilda ateratzeko
kapaz naiz behinipin
eta zu hortxe zaude
haserako berdin.
Hurrena saia zaitez
eskopetarekin
eta txakurra bialdu
biltzera joan dedin.

I. Zubeldia

Nik txakur ona dauket
izena dauke Jai
baina hala're ez du
ureta joan nahi.
Usotara nijoa
patxaran ta lasai
ezin dalako jarri
axaria artzai.