Bertsos - View details To know more about this section
2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Joxe Munduate
Bertsoa entzun |
2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Joxe Munduate
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Munduate
Lanean aritua
majina bat urtez
orain zendua zaigu
aita ona tamalez.
Denuntzia sartzera
juan gaitezen legez
erakuts diezaiegun
gaudela indarrez
ta gaixo daudenekin
akordatu zaitez.
I. Ibarra
Laneko urteak igual
hogeta hamapiko
kejarik pe ez eban
sekula eukiko.
Amiantoak hila
amiantoak ito...
Holako saltsan hoba
ez sartu ta kito
diruak ez baiteusku
aita itzuliko.
J. Munduate
Gaitza hartu zuen hark
izerdian truke
batzui atera zaie
hori oso merke.
Dena libre uztea
pena litzateke.
Saia gaitezen gogor
horretan jo ta ke
agian duintasuna
itzuli daiteke.
I. Ibarra
Familia bakarrik
da horretarako gai
ta epaiketa artean
ni ez nabil alai.
Lasai joan nahi neuke
kanpora noranahi
ahaztu egin behar dogu
ahaztuz bizi lasai
ez dot aita ahaztu nahi
baina kontu hau bai.
J. Munduate
Nere aldamenean
indarge ta umil
zu lasai zaude baina
ni ez nago trankil.
Hemen batzuek lana
bestea hor dabil
baina zilegitasun
guztia borobil
langile bat gehiago
inor ez dadin hil.
I. Ibarra
Gero be hilko dira
ez badabiz trebe
hemen alperrik dira
arau eta lege
hemen dirua baita
enpresen errege.
Ein dagigun aurrera
aurrera alafede
bestela amiantoak
hilko gaitu geu be!