Bertsos - View details To know more about this section
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
Bertsoa entzun |
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Usarralde
Joanito Oiartzabal
ezaguna dugu
M. Amuriza
telebistan ikusi
duzue seguru
Kortarekin bueltaka
biak buruz buru
hoiek gainetik kentzen
lan zaila daukagu!
I. Usarralde
Zigarroa erreta
Everesten gora
M. Amuriza
halaxe pasatzen du
Joanitok denbora
nahiz ondoan lagunak
dabiltzan gustora
ni ez nitzake joango
berekin inora.
I. Usarralde
Orain telebistako
izar bihurtu da
M. Amuriza
ETBn sartu zen ta
dabil hain gustura
baina hori ote da
berak daukan muga?
Famak burua ere
galdu egiten du ba.