Bertsos - View details To know more about this section
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
Bertsoa entzun |
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
Stanza name:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Elkarteko lagun denei
nere esker zintzoenak
orain bi urte honekin
lanean hasi zirenak
aspaldi erloju gabe
bizitzen ohitu direnak
jeikitzen lehenak eta
erretiratzen azkenak (bis)
a ze entrenamentuak
epaile taldearenak!
bilera amaitezinak
dira gai-jartzaileenak...
Nola ahaztu herriz herri
laguntzen gaituzten denak
izarrek argi egiteko
zerua sortzen dutenak. (bis)