Bertsos - View details   To know more about this section

2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok, Beñat eta Sustrai, lehen lerroko politikagintzan jardunak zarete urteetan. Orain urte bi erretiratu zineten. Beñat astero hitzaldiak ematen dabil. Sustrai bizitza publikotik aldendua bizi da.

Description

Melody
Lagundurikan danoi I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi

Garai batean egin
genuen zarata
orain kamera denak
urruti lagata
baina esperientzirik
ez zaigunez falta
ematen det hitzaldi
kopuru galanta
oraindik ere gure
beharra bada-ta!

S. Colina

Ene Josu Jon lagun
halakoren baten
jubilatzea ez da
errexa izaten
beti zabiltza txapa
galantak ematen
bihar Gernikan eta
etzi Arrasaten...
Ez duzu inoiz jakin
isilik egoten.

B. Gaztelumendi

Zuk zein errex botatzen
didazun hordago
tamalez zure ospe
ta famak akabo.
Lehen lehen lerroan
ta orain arraro
ni lehen Jaularitzan gaur
Petronorren nago
baina gaur agintzen det
lehen baino gehiago.

S. Colina

Zuk beti agintzeko
baduzu kopeta
edonundik zabiltza
pobreei kolpeka.
Neri hitzalditako
nahiz deitu tarteka
nahio isilik egon
ez da berriketa
nere kide guztiak
kartzelan daude-ta!

B. Gaztelumendi

Beren ideia eta
iritziei esker
kondenatu dituzte
haiek mila bider.
Zu oraindik kalean
zabiltza baina zer?
Hain harro ez zaitezela
zu ibili joder
zu ere bertan egon
baitzintezke laister!

S. Colina

Bai Ares egurrean
ari da jo ta ke
inkisizio baten
hartu nahi du parte.
Nahiz ta diskreto xamar
nabilen gaur arte
eta mikrofonotik
ibili aparte
sukaldeko lanean
topatuko naute.