Bertsos - View details   To know more about this section

2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-11-22 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Onintza ama adinekoa eta Aitor semea zarete. Zuk, Aitor, kubatar bat hartu zenuen Onintza ama zaintzeko. Gaur, etxera etorri, eta kubatarrarekin saltsa dantzatzen aurkitu duzu zure ama.

Description

Melody
Maritxu nora zoaz I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze

Axel ekarri nizun
egiteko kasu
eta orain horrela
ordaintzen didazu!
Mutil lasai-lasaia
zen haseran aizu
ta ama mutil honi
zer egin diozu?

On. Enbeita

Mutilak sortu dizkit
hemen hainbat nahaste
baina egunero nabil
ni beraren eske
lehen nituen reuma
gainera desgaste
ta inoz ez naiz sentitu
orain bezain gazte.

A. Mendiluze

Ia larogei urte
badituzu jada
zer-ta saltsa dantzatzen
nun zabiltzan hara!
Ez zinen ba pasako
beste saltsatara?
Aizu zenbateraino
gaztetu zera ba?

On. Enbeita

Esan dizut sentitzen
naizela ni gazte
baina edadeana
igarri nezake.
Beste saltsa kontuan
ez nabil jo ta ke
baina ahalko banu
sartuko nintzake.

A. Mendiluze

Ama espero det hori
izatea broma
bakoitzak egin behar du
tokatzen zaiona.
Ustez laguntzaile bat
etorri zen hona
baina ez dakit izan den
negozio ona!

On. Enbeita

Niretzako bera da
goizeko errege
berarekin ahazten
ditut mila lege.
Seme mugitu zaitez
zu ere trebe-trebe
terapia ona da
zuretzako ere!