Bertsos - View details To know more about this section
2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga
UPNko militantea
naiz baina ez nago tinko
jotak kantatzen hasiko ahal da
behingo baten Miguelico!
J. Soto
Jotak ez jotak utzi ditzala
goazen apurka-apurka
jotak kantatzen hasi ezkero
jota utziko gaitu-ta!
U. Iturriaga
Normala al da politikoek
horrela erasatea?
Geure errua izango al da
hauei botua ematea?
J. Soto
Normala da gu lo egotea
besteak dauden bezela
aldez aurretik ba baitakigu
guzti hau gezur bat dela.
U. Iturriaga
Guzur horretan baina guk biok
diegu pixkat lagundu
loarrarazlea izanagatik
burua tente mantendu.
J. Soto
Burua tente mantendu behar da
ni saiatuko naiz motel.
Jendea txaloka hasi da-ta
viva Navarra ta Miguel!
U. Iturriaga
Eta begira Yolanda dator
ta siesta bukatu da
preparatuta daukan zeozer
etorri zaio burura.
J. Soto
Morbo pixka bat ba omen dauka
baina non daukan ez dakit
agure denak etortzen dira
bera ikusteagatik.
U. Iturriaga
Zuk diozu agureak daudela
gure Yoliri begira
baina ondoan dauden erdiak
zurrungaka hasi dira.
J. Soto
Zurrungan daude Mariano ez, ez dago
zurrunka dago Iturgaitz
horrela ezin dut gehiago ta
PSOEra pasako naiz.
U. Iturriaga
Hobeto dugu bai biok ere
guk PSOEra joanda
ze orain ulertzen dut kantu hori
Eternamente Yolanda.
J. Soto
"Eternamente eternamente..."
hala kantatzen ditugu...
Askorik ez dugu ulertu baina
behintzat siesta egin dugu!