Bertsos - View details   To know more about this section

2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-11-22 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Etxeko leihotik begiratu eta kazetari mordo bat zure zain dagoela ikusi duzu.

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goizak izan behar zuen
atsegina ta bizia
gosari eder batekin
ederto neukan hasia.
Hurrengo ohitura daukat
beti leihora jauzia
errezela baztertu ta
barrenean ze suzia!
Segituan ikusi dut
kazetarien hesia
hemen badago zeozer
ta nahikoa berezia...
Segituan sentitu dut
antsietate krisia
hauen ostean beti hor
etortzen da polizia.

Urrunera ikusi dut
argi urdinen dirdira
noraino beldurtu naizen
ezin dizuet deskriba.
Norberaren patuaren
irudi txar bat hori da
ta hurbiltzen ari dira
eta ni nago begira.
Tinbrea jo ta etxean
dauzkat; hori da segida!
Nire bila datozela
bertso zenbaiten harira.
Hitzak eraman behar banau
Españara urrutira
kazetariak hitz eske
zergatik ari ote dira?

Ta ni mutu geratua
naiz nere duintasunean
ez noa hitzik egiten
beste inoren izenean
askori pasa zaiena
pasa baitzait azkenean
hitzaren bidez aritu
naizela hemen lanean.
"Ya hablarás luego, más tarde"
diost batek joanean.
Nahiz ta kraskada sentitu
dudan nire barrenean
kazetariak txikitzen
atzekaldean daude han
ezetz hainbeste hurbildu
ateratzen naizenean!