Bertsos - View details   To know more about this section

1983-01-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Eguna (15. 1983. Donostia)
Performance
1983-01-23 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lau haurren ama gazte bat zara, eta sendagileak esan dizu kantzerra daukazula.

Description

Melody
Lagundurikan danoi II
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1983-01-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundura pobre jaio
nintzanari esker
nere amets gehienak
irten zaizkit oker
munduak gauz gozorik
ez dit eman ezer
horrenbeste neke ta
azkenik hara zer:
sasoirik onenean
urdaiean kantzer.


Maitemin jolasetan
ez nun egin barau
haur batzuk sortu ginun
eta han daude lau
malkoaren ihintzetan
nabil egun ta gau
normaltzat hartu arren
noizbait hil behar hau
amarikan gabeko
haurrak kezkatzen nau.


Agur nere senarra
bihotza betean
zer gurutze zuretzat
nik alde egitean!
Honek lotuko zaitu
bigarren katean
saia zaitea behintzat
ahal dan hainbatean
landaretxoak zugaitz
egin bitartean.