Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1987-12-26 Ordizia Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Bi hauek aita-semeak dira, Lazkano aita eta Lizaso bere semea. Aitak semea bidali du ferira motozerra bat erostera, eta Lizaso motozerraren lekuan gitarra erosita itzuli da etxera.

Description

Melody
Mendiko umea naiz
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

1987-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso: Hainbeste gustatu ta
gitarra erosi
Lazkano: burutik transtornatzen
ez al haiz hi hasi?
S. Lizaso: Iparragirren gisa
kantuz nahi det bizi
Lazkano: aita sano dan arte
moldatuko haiz hi!


Lazkano: Gure etxean ez zan
traste hau komeni
S. Lizaso: bestela ez zegoen
nahikoa harmoni
Lazkano: nola eutsi nahi diok
baserri zahar honi?
S. Lizaso: Baserritik jai dago
kantura noa ni!


S. Lizaso: Aita zergatik zaude
jenioz erria?
Lazkano: Errekara bota zak
gitarra berria
S. Lizaso: kantuz zerbitu nahi det
nik Euskal Herria
Lazkano: seme honek jango dit
nere baserria!


Lazkano: Esne-marmitik ez du
beteko goizian
S. Lizaso: alperrikako lanak
lehenago ohi zian
Lazkano: nork eginda jango dek
geuk egin ezian?
S. Lizaso: Esnea sobre dago
Europa guzian!


S. Lizaso: Kantuarekin nahi det
bizitzan jolastu
Lazkano: hortik jaten zail dala
etzakela ahaztu!
S. Lizaso: Hori egiten dute
txoriak hain juxtu
Lazkano: ez ditek edukiko
hik hainbeste kastu!


Lazkano: Gau guzia kantari
ta egunez lotan
S. Lizaso: aitaren "redios!"-ak
entzunez askotan
Lazkano: ahorratzea berriz
beti gerokotan
S. Lizaso: zertako irabazi
ez gastatzekotan?


S. Lizaso: Euskaldun umoreai
nahi nioke bultza
Lazkano: fameli baterako
hi haiz hi kurutza!
S. Lizaso: Mundu hontako martxa
ez da diru hutsa
Lazkano: nik eginak jateko
hik daukak gorputza!

Lazkano: Etorkizun beltzean
dit baserri zaharra
S. Lizaso: ni naiz hor argi egin
lezakeen izarra
Lazkano: utziok kantuari
moztu zak bizarra!
S. Lizaso: Zuretzat motosierra
neretzat gitarra!