Bertsos - View details   To know more about this section

1977-02-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1977-02-26 Hernani Jaialdia
Gai-emailea
Lazkano, Imanol
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Lizaso, Joxe
Exercise
Hirunaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Joxe Lizaso inauterietan zezenak harrapatu omen du. Puntutan

Description

Melody
Mendiko umea naiz
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1977-02-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Gogorra pasa zaio
agure zahar horri!
J. Agirre:
Bizirik gelditu baina
dabil larri-larri
J. Lizaso:
bigara nahi nuan ta
zezena etorri!
Lazkano:
Makal samarra zala
hark ere igerri!

J. Agirre:
Lizaso ia hartu
zuen heriotzak!
J. Lizaso:
Orandikan ez nago
esateko lotsak
Lazkano:
une baten pausoak
ez zitun hain motzak!
J. Agirre:
Eskerrak ez zituen
adarrak zorrotzak!

J. Lizaso:
Bolara hartan nitzan
nahiko bildurrian
Lazkano:
kontuz ibili hari
zezenan aurrian!
J. Agirre:
Harro hasi zan baina
laster zan lurrian!
J. Lizaso:
Adarra ez zidan sartu
leku ederrian!

Lazkano:
Hiru kopa eranda
irten zuan bero
J. Agirre:
zenbat luzitu zuen
jakin zuan gero
J. Lizaso:
egun ta hamar kilokin
joan nitzan torero
Lazkano:
gero eman ezinik
hamar kamillero!

J. Agirre:
Gure Lizaso ez zan
gelditu txukuna!
J. Lizaso:
Ordubetian baitzun
adarka jarduna
Lazkano:
suerte txarrekua
karnabal eguna!
J. Agirre: Hura erretratua
ikusi genduna!

J. Lizaso:
Bapo zabaldua da
nere historia
Lazkano:
zezenaren aurrean
zala eroria
J. Agirre:
gero jeiki ezinik
hura komeria!
J. Lizaso:
Halare errespetatu zun
maite nun tokia!

Lazkano:
Lan hori zuretzako
ez dezu Lizaso
J. Agirre:
hortarako baldarra
baitzerade oso!
J. Lizaso:
Berotu nitzan eta
negon animoso
Lazkano:
torero baina hobe dek
zirkuko pailaso!

J. Agirre:
Kontrario gogorra
zendun bilatua
J. Lizaso:
hargatik konfesatu det
nere pekatua
Lazkano:
urruza bila juanda
arrak harrapatua
J. Agirre:
bazirudien mando
deskarrilatua!

J. Lizaso:
Bitxo hoietatikan
hobe da igasi
Lazkano:
aurtengoan bastante
ez al dek ikasi?
J. Agirre:
Hik ez dek hortarako
behar hainbat ginasi
J. Lizaso:
torerotza hobe det
andaluzai utzi!