Bertsos - View details To know more about this section
1985-04-27 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
1985-04-27 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Lizaso: Emakume polita
baitzan azaldua
ni egokitu naiz hor
enamoratua
egokitu nintzaion
haren gustokua
Euskadi agurtu ta
Grezira nijua.
Lazkano: Berriro uztarrian
nahi al huke lotu?
Sarritan esan diguk
" Ezin nauk berotu!"
ta orain biantxa horrek
kolpetik girotu
edo bestela hau're
diruak erotu.
J. Agirre: Neuk ere hoixe neukan
nik bururatua:
Lizaso diruatik
da inguratua
bizimodua dauka
aseguratua
baina ez da benetan
enamoratua.
Lazkao Txiki: Euskal Herria utzita
ez zaitezela jun!
Ez dakizu hor zer e-
torkizun daukazun
dakizu Onassisek zer
biaje eraman zun
amak aita bezela
ia hiltzen zaitun...
J. Lizaso: Alperrik (????) dabilen hau
nik hilko kolpian
trankil bizi nahi nuke
hiru-lau urtian
bertsolari lagunak
nei utzi pakian
oaingo krisisaldi hau
pasatu artian!
Lazkano: Beraz dantzatu nahi dek
diru konpasian
bainan umoretikan
beti eskasian
nahiz ta txanpona mardul
ibili grezian
hemengo giroik ez dek
gaur mundu guzian!
J. Agirre: Lizasok gauza hori
pentsatu behar zun
lagunan kontsejuak
hobe dezu entzun
jaioterri maitea
nola galtzen dezun
pentsatutze al dezu
zer ein behar dezun?
Lazkao-Txiki: Zure diruan bila
zuatza aizkenik
kariñoik ez dezula
seguro dakit nik
hor ez diguzu egin
oso trato onik:
diru hutsez ez dago
inun zorionik.
J. Lizaso: Nik neronek nekian
nolatan neguan:
miseriaz etxian
miseriz kanpuan
bizitzen asmatuko det
neronen kaikuan
babarik erosten bada
haren lapikuan!
Lazkano: Uste nun martxa hori
ez zula graziko
eta bide hoietan
ez zala hasiko
Grezira doa baina
denbora gutxiko
bertsorik kanta gabe
ez baitu etsiko.
J. Agirre: Hola ganbiatzeko
ez haiz mutikua!
Nahi dekana egin eingo'ek
hik nerekikua!
Gizonaren sasoia
ez duk betikua
laister sobratuko zaik
haren lapikua!
Lazkao Txiki: Diruduna dala-ta
ezkontzeko pozak
hark erakutsiko dik
bigote zorrotzak!
Inoiz kopeta beltzez
ipinitzen bazak
Euskadiko juergak
akordatuko zak!
J. Lizaso: Juerga egina naiz ni
nola-halakuak
bainan trapu hoiek ez dira
hola uztekuak
neretzat jartzen baditu
bankuko diruak
ni arreglatuko naiz
gero gerokuak!
Lazkano: Lagun esango dizut
xuabe-xuabe:
azkarra zera baina
deskuidau zerade
Grezian ein zintezke
milioi askon jabe
Oñatin hobe dezu
xentimorik gabe!
J. Agirre: Oraindaino bezela
zuzenari heldu
ta aberats zahar hori
Grezira bialdu!
Nahiz ta milioi askokin
zugana azaldu
diruagatik behintzat
Euskadi ez saldu!
Lazkao Txiki: Diruak engainatu
zaitu azkenian
ta zuregana zuzen
hain uste onian
zorrak jarriko ditu
zure izenian
gero azkar aldegin
aspertzen danian.
J. Lizaso: Hemen nola daukagun
gose miseria
hargatik laztandu det
ta egin zirria
nigan jartzen dunian
bere herentzia
diruz jantzi nahi nuke
Euskadi guzia.
Lazkano: Umorea badezu
nahiz ta izan pobre
hargatik meritua
dadukazu doble
aurrera izango zera
jator eta noble
dena gezurra da-ta
zeuretzako hobe!