Bertsos - View details   To know more about this section

1982-02-14 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1982-02-14 Bergara Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lazkano harakina da eta Agirre baserritarra. Baserritarra kexu da, berari ordaintzen dion halako bitan saltzen baitu harakinak haragia.

Description

Melody
Gure herriko bikariuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1982-02-14 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre:
Izardi asko aterata naiz
lana ugari egina
beti urria izaten baita
neretzako etekina
santu itxuran hementxen daukat
albotikan harakina
nik egindako lanakin hau da
bapo irabazten dakina.

Lazkano:
Baserritarra beti bezela
daukat hasarre antxian
amenazo hau jakina dauka
etortzen dan bakoitzian
nahiko ordaina ematen diot
honi nere iritzian
txekor onikan zail baita hazten
bertsolarian etxian.

J. Agirre:
Esan nahi zuen ni ote nagon
lanari oso utzia
txekor ederra sarri hazten det
txukun asko igurtzia!
Nik egindako lanetik dago
beste hau diruz jantzia
baina ez dago oso garbia
berak dun kontzientzia.

Lazkano:
Gure gizonak aspaldi galdu
zun ezauera ta lotsa
parrandarako gizon beroa
eta lanerako hotza...
horrelakoan ikuilu aldean
beti ohi da martxa motza
berak ijara bapoa baina
txekorra atze-zorrotza.

J. Agirre:
Hamaika aldiz gezur kontari
lehenago're aritua!
Neke askoren bitartez nago
bizkarretik eritua
lotsagabeko harakin zahar hau
dago lepo-loritua
hau hola kontserbatzen duenak
badu nahiko meritua!

Lazkano:
Nekazaritzan baina hobea
daukagu hau bertsotako
ta honen etxean milagrorikan
sekulan ez da gertako
hau baina gizon langilegoa
behar bailuke hortako
zer material hazitzen ditun
kutxilo kirtenetako!

J. Agirre:
Orandik inork nei ez dit kendu
baserritar baten giltza
eta goguan hartua daukat
orain esan dezun hitza
bi hankakua zeran ezkero
nik ezin kendu bizitza
txorixo berau egingo nuke
lau hankakua balitza!

Lazkano:
Baserriari inoiz ez dio
esan dun hainbat kariñu
ganauai baino nahiago luke
honek kopan bati kinu...
Lurran erdiak otedi dauzka
ta beste erdiak pinu
hobe zenduen terreno haiek
ondo gorde izan bazinu!