Bertsos - View details To know more about this section
1980-03-22 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
1980-03-22 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ahaztua al duk gure herrira
heldu hitzan egun hura?
Panazko galtzak sabela hutsa
ta begietan tristura
hemen hartu dek orain daukaken
señoritoen itxura
errespetatzen dit Andaluzi
ta berdin Extremadura
ta hik gurea errespeta zak
guk hirearen modura.
Umezurtz gisa ogian bila
heldu hitzan guregana
baduk sendi bat beso zabalez
ongietorri emana
bertan izan dek bizilekua
bertan izan dek zer jana
ta ezak ahaztu Euskadi dala
sendi jator horren ama
gure etxian ez leikek bizi
ama hau hil nahi duana.
Razistarik ez abertzale bai
Euskal Herrian euskaldun
bide hortatik jokatu nahi dun
edozein dek gure lagun
Madrilek ere bazekik ondo
hortarako zer behar dun:
eskubideak osorik eman
beti zigorka ez jardun
behin betirako metraileta ta
bonbak baztertu ditzagun.