Bertsos - View details   To know more about this section

1991-09-28 Altzaga Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-09-28 Altzaga Jaialdia
Conductor
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azpeitiko talde bat Everestera joana da gailurra egin asmoz, baina eguraldia oso txarra omen dago.

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-09-28 Altzaga Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni animoak emanez nator
ez da izango gehiegi,
egualdi txarra egonagatik
eman beharko aurpegi,
asmo batekin irten zinaten
eta lortu arte segi,
egin zenduten amets goxoa
egia bihurtu bedi,
zuei begira dago Azpeiti,
zuei begira Euskadi. (BIS)

Lan zaila zela bazekizuten
zuek abiatu aurrez,
gailurreraino iriste hori
ez zala izango errez,
ahal dan artean etsipen gabe
segi aurrera mesedez,
bueltakoan hara zer festak
mendizalean omenez,
lortu ez arren lagun geranak
lortu ezkero nola ez? (BIS)

Lortu ezkero jarriko degu
hainbat festa eta omen,
nahiz eta jakin hori lortzea
zeinen gauza zaila hor den,
Altzagatikan nik eskari bat
badut zuentzat nabarmen:
Lurralde hortan galdu zitzaigun
gure Antton Ibarguren,
agur bero bat egin berari
etxera etorri baino lehen. (BIS)