Bertsos - View details   To know more about this section

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jokin Sorozabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok, Lazkano eta Sorozabal, korrika zoazte, norabide edo direzio berean. Lazkano andregaiarengana berandu doalako eta Sorozabal, andregaiarekin egon ondoren, lanera berandu doalako.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano
Hauxe da gertaera
biori gaurkuan,
ikusi gure martxa
nolatan daguan,
arrazoia neronek
dut nere kaikuan,
lanera zertarako
hain presaka juan. (bis)
Sorozabal
Lanean beti det nik
nere desioa,
baina bete nahi nuen
nere bizioa,
orain korritzea det
erremedioa,
asko luzatu baida
gaurko funtzioa. (bis)
Lazkano
Kontura al zerate
honen esanean?
Gozoki ibilia
da bere planean,
gaztea holakoa
da gaur egunean,
neskatan nekatu ta
deskantsa lanean. (bis)
Sorozabal
Zelebrea ez al da
nik dedan auzia?
Bi gauza ondo ezin egin
garbi ikusia,
hasarre jarriko da
nere nagusia,
baina behintzat egin det
nahi nuen guzia. (bis)
Lazkano
Orain nagusiagana
nahi luke azaldu,
arpegia gogorra
beronek ez al du?
Neskatan indar danak
nola ditun galdu,
nagusiak hobe du
etxera bialdu. (bis)
Sorozabal
Nola nik gaur ez dedan
fin egingo lana,
garbi asmatu dezu
nagusia(re)n plana,
ez ahaztu hori dala
nik nahi nukeana,
berriro juateko
andregaia(re)ngana. (bis)
Lazkano
Neuk ere ez det falta
hortako indarra,
gorputzez sentitzen naiz
sasoiko samarra,
gozo pasatu nahi dut
gaur ilunabarra,
gaixuak hartuko dik
astindu edarra. (bis)
Sorozabal
Beraz egin nahi dezu
nik e(g)indako lana,
garbi nabarmentzen da
zuk daukazun plana,
ugari izan arren
hortako afana,
zahartuta ez da egiten
lehen egin ez dana. (bis)