Bertsos - View details   To know more about this section

2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Martin

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-11-30 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
80 urteko emakumeak zarete. Zuri, Jon Maia, ilusiorik handiena arropa berriak erosteak egiten dizu. Jon Martinek berriz, hori dirua alferrik botatzea dela pentsatzen du. Jon Maia hasita, hiruna bertso zortziko nagusian.

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Nere buruak ilusioa
oraindik fresko darabil
oraindik ere bihotz barruan
bizipozak daude pil-pil
igandetako pasioetan
ez det nahi ibili zurbil
adin honetan bi bide daude:
zaharberritu ala hil.

J. Martin:
Lotsatzen gaitu garenak baina
harrotutzen lehen ginanak
oroitzapenik politten hoiek
dakarzkigu iraganak
alper-alperrik gastatzen ditu
banketxeko diru danak
jantzi berriak alperrik ditu
pertxa zaharra daukanak.

J. Maia:
Polita izan da aizu Joxepa
pertxa zaharraren broma
baina nik badet sentimentu bat
alaitasun bat sakona:
kalean zehar sentitu ohi det
lau urteko zoriona
inork ondotik esaten badit
"Ze guapa zaude amona!".

J. Martin:
Paseatzera irteten dira
Mari Pili ta Joxepa
zu ahal dela erakutsiaz
eta ni, berriz, gordeta.
Alperrik zaude arropa hoiekin
harrotasunez beteta
gaztetasunak eskotetikan
alde egin zizun eta.

J. Maia:
Bizipozikan ez duzu bat'e
hoiek bai uste okerrak
oraindik ere depilatuta
izaten ditut izterrak
gizon galaiez beterik dauzkat
nere inguruko bazterrak
eta berriro ezkonduko naiz
eskoteari eskerrak.

J. Martin:
Onartu zazu behingoagatik
zahartu egin zarela
fruitu onenak eman dituen
arbol xahar bat bezela
ez zazu ukatu zu gezurretan
ariko zara bestela
gure trajerik aproposena
egurrezko kutxa dela.