Bertsos - View details   To know more about this section

2006-01-29 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Eñaut Intxaurraga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-01-29 Zeanuri Jaialdia
Gai-emailea
Olibares, Javi
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Intxaurraga, Eñaut
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Arratiako bertsolaritzaren alde lan asko egin zuen Basilio Pujana hil zen iaz.

Description

Melody
Pello Josepe tabernan dela I-A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-01-29 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Eñaut Intxaurraga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Egaña: Mingarria izan zen Basilioi
adio esan beharra;
hainbat urtetan erakutsia
bere bertsotako garra.
Hiru txapeldun hauek
badugu ospea eta aparra
baina benetan Basilio zen
txapela zeukan bakarra.

I.Elortza: Txapelerako bide hasera
gogoratzen dot primeran
Orozkon gendun larogeita hamar
urtearen bukaeran
zortzikoan zan ofiziotan
ondo, txarto ez dakit zelan...
Txapelketan nik lehen saioa
berarekin egin neban.

E.Intxaurraga: Basilio be krak* haundi bat zan
egongo zarie ados
belaunaldiak egonak dira
berai entzuteko gogoz.
Orain bera be entzuten dago
ez dogu ahaztu inoz;
zure arnasa joan zan baina
bertsoak airean dagoz.

A.Egaña: Gerra garaiko relikia bat
egizale nabarmena
Basiliokin hitz egiteak
ematen zigun kemena.
Ezagutu zun bere aurretik
bertsoak zekarren dena
gazte jendean bide berriak
ulertzen jakin zuena.

I.Elortza: Zeanin** jaio ta bizi izana
Bilbo aldeko Tibolin
gerran gudari izan genduen
eta kanteran behargin;
gu arakatzen ibili gara
ta horrek emoten dausku min:
azkenengoko elkarrizketa
ezin izan geuntsan egin.

E.Intxaurraga: Ni ere hemen nabil bertsoan
ni naz bere oinordea
berbaz benetan arteza zan ta
bertsoan zein dotorea!
Nik ha ez neban asko ezagutu
esan behar dot ordea:
bertsolari lez ona zan baina
pertsona legez hobea.