Bertsos - View details   To know more about this section

2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Mantxi, zirujau baten laguntzailea zara. Ebakuntza batean, arduragabekeria edo hanka-sartze baten ondorioz mahaian hil zaizue gaixoa. Gauean, Mantxi, ezin lo egin zaudela, Agin kontzientzia etorri zaizu bisitan.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Rezola: Luze dauzka bi esku
ta luze bi zango
zerutara higatik
egina dik txango
ta orain hi ta biok
gaur gaituk bi bando;
seguru asko ez hago
gaurkuan hain ondo
hura lo zegok baino
hi ez haiz egongo! (bis)

Mantxi: Mahaiean gelditu da
Joxe Zabalaga
baina ez, degulako
guk propio laga.
Ta gauean hizketan
hasi zait almuhada...
Holako kasuetan
jakin zazu hara:
kontzientzia izaten
errexagua da. (bis)

A. Rezola: Joxeri zuk diozu
lehen bizitza ken
ta gero jardun zera
halakoren baten
familiai esanaz
"nik ez det egiten".
Errexagua al da
kontzientzia izaten?
Kontzientziak ez du
gezurrik esaten. (bis)

Mantxi: Nahiz ta altu zegoen
herioren langa
zerbait gertatu eta
gorpuztu zan danba!
Zer dan errexo ez dakit
egia esanda
bera lez hilda egon
mahian etzanda
edo bizi beharra
konsziente izanda. (bis)

A. Rezola: Konsziente izateak
zenbat enbarazu!
Ze desberdinak geran
gaurkuan ni ta zu
baina orain zugana
hurbildu natzaizu
eta faborez Mantxi
egidazu kasu:
hori jakinda ere
biziko al zera zu? (bis)

Mantxi: Haren familiarik
ezin det alaitu
nola kristo ote naiz
hortaraino kaiku?
Ohearen gainean
amets gaiztoak aitu;
betirako infernuan
behar al det amaitu...
Joxeren kontzientziak
bidali al zaitu? (bis)

A. Rezola: Beria gabe nahiko
zenduke zuria
gogoan al daukazu
maindire zuria?
Eta nahigabe irten dan
odol isuria?
Orain ohea ez da
lehen bezain guria
ni izango naiz orain
zure bisturia. (bis)

Mantxi: Gogorra bisturiak
dakarren itzala
baina kirofanoan
hain naiz zerbitzala.
Joxe hil izana da
amets bat petrala
baina gogoan izan
behar det nola hala:
nigatik beste mila
biziko dirala. (bis)