Bertsos - View details   To know more about this section

2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-05-31 Arrasate Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
(Joan zaitez hara bazterrera). Gaur larunbata, herrian zehar pasioan joatea erabaki duzu. Hor zabiltza eta halako batean herriko hilerrira heldu zara. Kuriositatez barrura sartu zara, eta han ikusi dituzu hilobiak, han ikusi dituzu nitxoak, ikusi dituzu lore jarri berriak, ikusi dituzu lore ihartuak, eta izenak, hildakoen izenak, irakurtzen hasi zara. Han datza Joan Antonio Otxotorena, han dago Maria Luisa Garai, Antonio Gomez, Iker Gerrikagoitia, Jose Maria Urrutia, Eulalia Gorostidi, Agurtzane Etxabe... Denak hilda daude, garai desberdinetan eta modu desberdinetan hilda.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hoiek guztiak egongo ziran
noizbait herrian bizitzen
urterik urte denborarekin
nola denak diren hiltzen.
Gaur etorri naiz ta aspaldian
halako irrikaz nintzen
milaka argazki txikitxo daude
milaka lore ta izen...
Bakar-bakarrik nagoen arren
ez naiz bakarrik sentitzen. (bis)

Hilobi hauek ikusiaz bat
hesteak zaizkit mugitu
tarteka ere ezagun batzuk
nola ditudan aurkitu.
Hain sentsazio arraroa da
ezin dela entenditu:
hona begira, hara begira
hara zenbat zirrikitu!
Bat bakarra da herio baina
milaka arpegi ditu. (bis)

Haize leun bat sentitu det ta
jarri naiz horra begira
hotzikara bat goitikan behera
nola sartu zaidan di-da.
Gu ere hala etorri gera
noizbait hiltzeko bizira
oraintxe hila egon leikena
beste nunbaiten bizi da
baina oroitzen geran artean
denak gugan bizi dira. (bis)