Bertsos - View details   To know more about this section

2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-03-29 Zarautz Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok zirujanoak zarete: esperientzia handikoa Andoni; Mendiluze, berriz, lehen ebakuntza duena. Moto istripu bat izan ondoren, oso larri ekarri dute gazte bat, eta ebakuntza mahaian hil da. Gelatik irten eta eskuak garbitzen ari zaretela oso zurbil ikusi duzu Aitor.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Zeuzkan hamasei urte
edo hamazazpi
behintzat hola hiltzeko
ez zituen aski.
Laguntzeko ez nuen
behar aina asti
halare saiatzeko
asmoz nintzen noski.
Ahal dedana egin det
zer egin det gaizki?

A. Egaña:
Gazteak zekarrena
nolako kaltea!
bere burua zegon
zauritan betea
bueltarik ez zuena
zan bere kolpe.a
Gaizki zer egin dezun
ai kide maitea
orain, joan ta gero
bueltak ematea.

A. Mendiluze:
Bueltak emate hori
neuk ez det atsegin
baina neure barruan
badet hainbeste min.
Etorri den bezela
hamaika ahalegin
egin det erdi hila
berriz piztu zedin;
zergatik ezin degu
beste ezer egin?

A. Egaña:
Nere postura ez da
horren zinikoa
nik ere sentitzen det
barne zimikoa.
Horra hor erantzun bat
kategorikoa:
biok egin deguna
izan da nahikoa
zirujaua zera zu
ez zera Jainkoa!

A. Mendiluze:
Nahiz ta kontseju hoiek
eskerrez aditu
ai, nik neuk ere zure
barrenak banitu!
Nahiz eta ondo egin
dela iruditu
guztia egin al dezu
guztiz fin aritu?
Sekula ez al zaizu
dudarik gelditu?

A. Egaña:
Nere barruan dudak
ohi zuen kemena
baina uxatzea zen
irteera onena.
Hil berriak gozatu
beza atsedena
eta zuk ahaztu zazu
pasatako dena;
Hurrengo gaixoa da
inporta duena.

A. Mendiluze:
Hurrengo gaixoari
nik neure arreta
jarriko diot baina
honena gordeta;
honek ezin bazion
denai eman buelta...
Ama hor du buruaz
hormari kolpeka
arren esaiozu zuk
nik ezin det-eta!

A. Egaña:
Tristurarikan ezin
barrutik ezaba
amaren abisua
nere esku laga.
Lehen nik ere banuen
horrenbeste traba;
pozgarria zait zure
kontzientziko karga
bihotz bat salbatzeko
beste bat behar da.