Bertsos - View details   To know more about this section

2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Senar-emazteak zarete. Duela hogei urte zuen semea zena hil egin zen. Zuk, Aitor, urtero-urtero eskelak jartzen dizkiozu. Zuk, Unai, nahiago duzu betiko ahaztea.

Description

Melody
Ludi bizitza abesti gozoz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Galdu genuen, aldegin zigun
orain dago apartean
baina buruan gorde genuen
geure ondotik joatean
ta pentsatzen det gu biontzako
ez dela izango kaltean
semearekin gogoratzea
urtean egun batean.

U. Iturriaga:
Nik ulertzen dut zure asmoa
intentzio onez dala
ezagutzen dut zure gogoa
ta zure bihotz zabala
baina eskela bat urtero-urtero
da sufrimendu itzala
iruditzen zait hori ez ote dan
urtero hiltzea bezala.

A. Mendiluze:
Gaur hogei urte jaso genuen
halako berri tristea
eta ez da ez urtero-urtero
hura berritzen hastea
baina neretzat gogorregia
litzake hura ahaztea
ta ez ukatu ezina baita
maitatzeari uztea.

U. Iturriaga:
Maitatzeari ezin zaio utzi
hori biontzat argi da
baina semea joan zenetik
hogei bat urte badira.
Nik ere faltan soma nezake
haren begien dirdira
baina ezin da aurrera egin
beti atzera begira.

A. Mendiluze:
Beti atzera begira ez nago
beti alde ilunean
ni egunero ahalegintzen naiz
eguneko jardunean
baina zer da ba eskela hori
datak agintzen dunean?
Behin betirako galduko degu
ipintzen ez degunean.

U. Iturriaga:
Ez nago ados zurekin lagun
hor esana esatean.
Hogei bat urte joanak dira
egon dadila bakean!
Munduai berdin izango zaio
guretzat maite-maitean.
Gure artean bizi dadila
ta ez egunkari batean.

A. Mendiluze:
Baina barruan gordetzen denak
ezin lezake hartu su.
Nik pentsatzen det: lehen izan zenak
ez al zaitu hunkitzen zu?
Eskela hori alper-alperrik
dela pentsatzen baduzu
hogei urtetan kajoi batean
zergatik gorde dituzu?

U. Iturriaga:
Hogei urteak pasatu zaizkit
zuretzat besteko ilun
baina ordezkorik nola ezin dan
harentzat aurkitu inun
kajoian dauzkat denak gordeta
zu ere horren jakitun
jakin dezagun Diario-i zenbat
diru pasatu diogun.