Bertsos - View details   To know more about this section

2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-05-31 Arrasate Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Andoni, nik bezala arazo bat daukazu tabakoarekin: sortzeko, sormenari etekina ateratzeko, erre egin behar duzu -zuk esana da-. Baina entzun dizut baita ere, tabakoa erretzeari utzi nahi diozula. Zu, Andoni, izango zara zure biriketako bat, arnasa hartu nahi duen biriketako bat; zu, Igor, izango zara sormena ekartzen dion ke hori. Eta hain esparru estuan uztartzen zaretenez, mikro bakarretik kantatuko duzue.

Description

Melody
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Arnasa hartzen hasi ezkero
ikusten ditut senperrak
nabarmen dira zigarrilloak
egiten ditun okerrak.
Alde onen bat behar zenuen
ta akabo gure gerrak:
txistua jotzen ikasi nuen
ke jauna zuri eskerrak.

I. Elortza:
Garai batean erretzen zendun
zuk minutuko hiru-lau
ta orain berriz egin nahi duzu
tabako orritik barau.
Aprobetxatu ketan datorren
inspirazio une hau
hartu nazazu oraintxe edo
haizeak eramango nau!

A. Egaña:
Esan liteke zure premiak
itoko nauela kasik
kearen faltan sentitzen bainaiz
oso kaxkar, oso hutsik
ispirazio kontutan zuri
esker nabil oso pozik
baina ez zera ispirazio
haren mozorroa baizik.

I. Elortza:
Baina zupada bat egin eta
burura mila akordu...
Niri eskerrak gozatu duzu
makina bat sormen ordu
ta behin batera ohitu ezkero
gero ez daude bi modu:
zuri kalte egin behar dizut baina
arteak eskertuko du.

A. Egaña:
Kea ez degu ordea arte
gehienez be aitzakia.
Aspaldidanik zauzkat barruan
erantsita, atxikia.
Eskakizun bat egin nahi dizut
erregu txiki-txikia:
gutxienik lasai utzi ezazu
nire anaia bixkia.

I. Elortza:
Zure anaia bizkiak dauka
zuk zerorrek duzun traza
behin honezkero hori konpontzen
ez daukagu lan erraza!
Barkatu baina hau da Andonik
beharrezko duen jolasa:
birikarentzat kea da baina
buruarentzat arnasa.