Bertsos - View details   To know more about this section

2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bada bertsoaldi ezagun bat aldamio bat protagonista duena. Xalbador eta Uztapide ziren bertsotan. Gai-jartzaileak aldamio baten gainean jarri zituen. Batek salto egin behar zuen bestea salbatuko bazen. Zuek ere berdin zaudete, baina ez dut zurikeriatan aritzerik nahi.

Description

Melody
Txoriak eta txoriburuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Aldamioan gu tokatzerik
hori ez nuen espero
ta erabaki beharra dago
hontara iritsi ezkero;
ni oraindikan hotz samar nago
oraindik ez nago bero...
lehenbizi salto egin zazu zuk
ta ni joango naiz gero. (bis)

S. Colina:
Nere laguna ez ote dugu
adar-jole nabarmena?
Beraren poza izan nahi luke
nere sendiaren pena.
Barkatu baina ni joatea
ez da gauzarik onena
gu biotan ni izandu bainaiz
atzetik joaten dena. (bis)

A. Arzallus:
Gu biok ere, aizu, kiloak
ez daduzkagu sobera:
nik gutxi dauzkat ta zuk gutxio
hori gutxi gorabehera;
ta horregatik joatekotan
hemen goitikan lurrera
biotako bat salbatzekotan
zu zeu salbatuko zera. (bis)

S. Colina:
Bertso kontutan izaten duzu
mila liskar ta sesio
etxean ere zure amatxok
ai, zenbat amorrazio!
Neskak ez zaitu batere maite
eta keridak gutxio;
beraz gaur bertan hiltzen bazara
ere berdin-berdin dio. (bis)

A. Arzallus:
Baina askotan iniziatiba
zuk izaten duzu Sustrai:
beti diozu "Ni hasiko naiz"
ta ni aldamenean zai;
ni guztiekin haserreturik
ez naiz ez konpontzeko gai
ta horregatik hemen zurekin
ez nuke haserratu nahi. (bis)

S. Colina:
Hementxe gaude luzatu ezinez
gure pausoa aurrera
hementxe bertan buka liteke
gure bizitzen karrera.
Amets saltatu zazu faborez
kamikazeen antzera
aldamioan bakar-bakarrik
aspertu egingo zera. (bis)

A. Arzallus:
Aizu, bakarrik izaten ditut
burutazio ugari;
orain kantatu gai honexeri
hurrena kantatu hari...
hurrengo urtean Bertso Eguna
hurreratzen zaigu ari
ta entrenatzeko aldamiotik
jardungo naiz ni kantari* . (bis)

S. Colina:
Bertso Eguna badator eta
entrenamentu zitala
egin nahi duzu, gutxienean
nik antzeman dizut hala.
Aldamiotik saltatuz gero
eskatzen dudan bezala
zure hiletetan kantatuko dut
zoragarria zinala. (bis)