Bertsos - View details   To know more about this section

1996-06-01 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-06-01 Anoeta Jaialdia
Conductor
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hire berdin-berdina huen panpin bat egin eta hilkutxa batean sartu genian. Bazirudian Egaña hilda zegoela eta horixe sinetsarazi genioan jende guztiari. Han pasatu hituen hire hilkutxaren aurretik bertsolari guztiak, batzuek errezatu, besteek negar egin... Eta magnetofoi bat jarri genian dena grabatzen. Hi haiz magnetofoi hura. Kontaiguk zer esan zuten atzeko bertsolariek.

Description

Melody
Anai-arrebak hementxe nator
Egun lanerat abiatu zait
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-06-01 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: 8ko nag.
Doinua: Egun lanerat abiatu zait

Bixentek zion "ene Andoni,
juxtu-juxtu det goguan",
beraz, negarrez ez naiz hasiko
amona xaharren graduan.
Zigarro, puru... erretzen zuen
karreteroen moduan;
malko gehiago eragin zidan
bizirik zegon orduan" .

Neurria: 8ko nag.
Doinua: Pello Josepe tabernan dela I

Estitxuk, berriz, halaxe zion:
"Andoni ez zen txepela,
begiratua gozoa zuen
eta magala epela.
Neronek ere esan beharko
ia gehienek bezela:
gure Jainkoak beti onenak
eramaten dituela.

Neurria: 10eko nag.
Doinua: Aita izena kanta beharrak

"Lan bat biharko agindu ezkero
egiten zun herainegun;
beti aurrera, beti aurrera,
nahiz itxuraz legun-legun"
Jon Sarasuak halaxe zion
"ondo joan hadi, txapeldun!,
Hau al genuen gutan haundina?
Hau al genuen famadun?
Beti lehena izan nahi horrek
hara nora eraman dun! (bis)

Neurria: 8ko nag.
Doinua: Anai-arrebak hementxe nator

"Bizitzan beti nahasten zituen
aurrea eta atzea",
Irazuk zion "miraria da
tipo hau zeruratzea.
Batzuk hainbeste bestek hain gutxi,
horrek sortzen dit letxea;
aio Andoni, okupatu zak (bis)
Jangoikoaren etxea!

Neurria: 8ko nag.
Doinua: Pello Josepe tabernan dala I

Eukitzek zion "hau ez zen lagun
baizikan adiskidea;
hau da txolloa, hau da suertea,
hau loteria nirea!
Aizpururekin solasaldia
egin dezadan idea
eta gainera libre utzi dit
txapelerako bidea".

Neurria: 8ko nag.
Doinua: Pello Josepe tabernan dala I

Tipula pasa matrailetan da
Peña heldu zan propio,
ta ahapeka disimuloan
"pater filis", hala dio:
"nik Andoniri beti izan diot
majina bat amodio,
baina zer kristo egingo zaio,
realzale bat gutxio!"