Bertsos - View details   To know more about this section

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Garmendia, Txomin
Lazkano, Imanol
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Bion lagun bat ehortzi ondoren, kanposantutik bueltzan zatozte. Zuen elkarrizketa.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Imanol Lazkano

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garmendia
Hara Lazkano ongi badakík
egun tristean gaudena
mundu honetan bizi dan harek
pasa beharra hau dena;
nunbait holaxe jarria zegok
mundu hontako ordena
hamaika aldiz gukin batera
lagun artera ertena
oain lur azpian hortxe gelditu
horrek ematen dik pena.

Lazkano
Gure lagun hau arkitutzen zan
sasoiko ta indarrean
gure iritziz bere azkena
etzegon oso hurrean,
bainan arrisku latzak dauzkagu
gure mundu laburrean
berrogei urte baina lehenago
hor sartu degu lurrean
denok edade berdina degu
heriotzaren aurrean.
Garmendia
Jakinda geunden aspalditxoan
nola zebilen tisiko
baina heriotza horren gertuan
guk ez gendun iritziko,
hil kanpaiak entzun ta negarrez
nola ez ginan hasiko
mundu hontako joan etorriak
dira denbora gutxiko
leku eder bat presta deigula
biharko edo etziko.
Lazkano
Gure barruan tristura batek
gaurkoz egin du sarrera
umoretsuak ginaden baina
nahiko goibelduak gera
bizkorrentsuena izanagatik
aurrena juan da bera
ez da gauz onik hori pentsatzen
beti egoten bagera
hildakoakin ez ahaztu baina
guk segi behar aurrera.
Garmendia
Auzo batean jaio ginan da
auzo batean haziak
bakarrik ez da lagun gehio ere
badira hola utziak,
eta aurrena juaten zaizkigu
onenen ta bereziak
gizarajoak maite zituen
aberriaren graziak
bere frutua eman dezala
hark egindako haziak.
Lazkano
Jaiotza beti alaia degu
heriotza beltz ta txarra
negarrez dago pinu lerdena
tristerik dago lizarra,
ikusirikan itzali dala
gure arteko izarra
bizi gerala hau izango da
gure azkenengo biltzarra
horren bestekin agur bihotzez
gero arte lagun zaharra.