Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Arriaga, Xabier "Txiplas"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zure senarra Persiar Golkora bialdu eben soldadu. Handik itultzerakoan gorpu dator.

Description

Melody
Leiho ertzetik entzun dezaket
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Derrigorrean joan behar zala
hori gendun aldarria
erdi negarrez eta oihuka
han zan nere eztarria
gainera kontra agertzen bait zan
euskaldunon oinarria
hortaz pentsatzen jarria
orain hain une larria (bir)
hola ikusita betirako be
ixilik nere irria
baina horretaz ez da ahaztuko
kuadrila eta hernia (bir)

Nahi ez ta ere hartu behar zuen
ta egin harako dema
mundu honetan bazegolako
hainbat ta hainbat problema
joan orduan itzalia zan
nik nedukan zoramena
hura negarra ta pena
amaitua gendun dena (bir)
baina itzulera izan genduen
penatsu ta nabarmena
modu horretan heldu beharra
hori izan gendun txarrena (bir)

Hotzikeratan jarria neukan
azala edo larrua
zotinka eta taupada hotsean
gainera neure barrua
joan orduko be izan nuen
horrexen zurrumurrua
baina hau da amorrua
egoera deabrua (bir)
niretzat da gaur neurri hortako
gaitz eta deskalabrua
kapitalisten sistema honek
dauka guztien errua (bir)