Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Enbeita, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Andoni, senarra; eta Jon Enbeita emaztea. Biok zarete fededunak. Zuen semetxo bakarra, gaisotasun baten ondoren hil da. Amari, ezbehar honi aurre egiteko, fedeak ematen dio indarra. Aitak, orain bere zalantzak ditu.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Enbeita

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Bizitzaren merkatua...
Nago neka-nekatua.
Ez zen haundia, inola ere,
haurran pekatua.
Zein puta degun patua:
gure ume sagratua...
Lotan al zeunden, ene Jaungoiko
madarikatua? (bis)

J.Enbeita:
Ez zaite izan ergela,
trantzea da hain goibela:
portutik irten orduko ito
haurraren batela!
Badakit bizirik dela,
fedeak dion bezela,
buruarekin egingo nuke
senarra bestela.
(nere buruaz egingo nuke
senarra bestela.)

Egaña:
Egutera da laiotza,
bizkarrean dut aihotza,
horrexegatik mila zatitan
hausi zait bihotza.
Umea dugu hilotza;
laister Jesusen Jaiotza,
halare horrek ez du estaltzen
haurran heriotza. (bis)

J.Enbeita:
Bihotza dut irakiten
ta erraiak eragiten,
gertatu arte, zein beltza dugun
ez baita jakiten.
Bizirik dago nonbaiten,
guri laguntza ematen;
zeren lurrean usteltzeak ez du
grazirik egiten. (bis)

Egaña:
Sinismentsu dago ama,
haurra lurpean etzana;
nola arraio kendu digute
hain haurtxo otsana?
Hossana eta hossana,
hainbat alditan esana!
Damu bat daukat: garai batean
fededun izana. (bis)

J. Enbeita:
Hau da daukagun gudua:
fedearen helburua.
Ezberdina da, ene senarra
dugun aburua.
Ez zazu nahastu burua,
hain da zikina mundua.
Haurtxo polit bat lehen bagenuen,
orain aingerua. (bis)