Bertsos - View details To know more about this section
2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Uranga
Bertsoa entzun |
2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Uranga
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus: Nahiz eta lehendik hamaika bide
hemen bageran egina
beti geroa, etorkizuna
eskutan hartzeko grina;
biharamuna bezela da hori
egun haundi bat jakina
ez da iristen ta iristen bada
kristoren buruko mina.
J. Uranga: Gure zaharrek bere izerdia
ezin zapiaz lehortu
Euskal Herri bat ona uzteko
hamaika indar agortu
gaur egunean ordea degu
lehen aina basamortu.
Gure eskutan zegola baina
ia ez degu ezer lortu.
A. Arzallus: Ezinezkoak izaten dira
geroa ta iragana
baina esaten da geronek egin
beharko dugula plana.
Guri ez digu inork galdetzen
nork entzun gure esana?
Ta azkenean iritsiko da
baina besterek emana.
J. Uranga: Baina besteek emandakoak
ez digu pozik ematen
ta pozik gabe ez da erraza
zoriontsua izaten
pentsatzen nago gerora ere
zerbait lortu genezakeen?
Gu ere ohitu egin baikera
besteren eskutik jaten.
A. Arzallus: Baina hala ere geroa zer den
galdera horren harira
bizitza honek dun absurduaz
eman det hamaika jira:
pertsona erdiak etorkizunai
begira egoten dira
ta beste erdiak melankoniko
iraganari begira.
J. Uranga: Guk nahi badegu etorkizunan
amets goxoei eustea
ta nahi badegu garai bateko
kate astunak haustea
gauza bakarra ein genezake
hori da nere ustea:
zaharragoek egin zutena
gazteagoei uztea.
A. Arzallus: Baina holako galderekin ni
ez naiz urtzen egunero
hori bertsoa bezelaxe da
tira bertso hauxe edo:
hau pasatu da ta mejoratzeik
ia ezin liteke espero
ta mejoratu behar baldin bada
mejorauko degu gero.