Bertsos - View details To know more about this section
1991-01-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
1991-01-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Abizen legez Elortza eta
izen legez berriz Igor,
Gasteiz aldera etorria naiz
bertso kantuz jator-jator,
ta galdegile horri erantzun
nahi nioke orain gogor,
ume itxura disfraz hartuta
hauek agurtzea nator.
Gasteiz aldera umore onez
etorria naiz asmoan,
ta esateko beste zerbait be
badaukat orain gogoan,
seguru nago esango dute
etxera joatekoan:
"Agure hoiek zer eiten zuten
gaztetxo horren ondoan?"
Bi bertso honetan bromaz jardun naiz
zuek denok konturatuz,
baina oraintxe kanta nahi nuke
egiaz eta talentuz,
Gasteiz aldera etorria naiz
alai-alai gaurko kantuz,
gazteok ere bertsotan zerbait
bagarela demostratuz.