Bertsos - View details   To know more about this section

1994-09-03 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-09-03 Hondarribia Jaialdia
Conductor
Arozena, Estitxu
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Iratxe hiru urteko ume bat da eta udara osoa pasa du ikastolara joan nahi duela esanez. Gaur iritsi da joateko ordua eta negarrez hasi da. Maialen, bere ama, kontsolatzen saiatzen da.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-09-03 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Nahikoa lata eman diazu
zure ikastolarako,
liburu eta jantzi berriak
dotoretu zaitut bapo,
orain negarrez? Ixildu zaitez!
bota dezu malko nahiko,
edo ez zaitut ikastolatik
gauera arte aterako.(bis)
Ibarra:
Orain artean erabili dut
nik ez dakit zenbat treta,
ikastolara iristea zen
lehendik jarria nun meta,
hona iritsi eta beldurra
ama, emaidazu beta,
gauza berriek beti beldurra
ematen didate eta.(bis)
Lujanbio:
Hiru-lau urtez ume txikiak
badira nahiko trastiak,
lan ematen du mukizu hauei
zeozer erakustiak,
penarik gehien nei ez dit eman
bera negarrez hastiak,
okerrena da negarrez jarri
ditula beste guztiak.(bis)
Ibarra:
Beraz esan du: "Etorri da hau
hona negar egiteko",
ikastolara helduta ez nago
zuen ondoan ederto,
etxean ere egongo nintzan
ni behintzat askoz hobeto,
behintzat badaukat ahalmen piskat
besteak konbentzitzeko.(bis)