Bertsos - View details   To know more about this section

2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-07-24 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Manterola, Unai
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Herri bereko bi aitona zarete zuek. Jubilatu zinetenetik urte askotan egon zarete herriko plazan, banku banatan eserita, baina elkarrekin hitz egin gabe. Obra egin dute herriko plazan, banku bakarra dago orain, eta elkarren aldamenean eserita zaudete.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:

Bi aulkitatik bat ta berrira
guk egin degun txangoa.
Hala ta guztiz jokabidea
ni aldatzera ez noa
erabakitan beti izan naiz
zuzena bezain irmoa
nahiz ta aulkia berria degun
intentzioa lehengoa. (bis)


A.M. Peñagarikano:

Urte askotan ez hitz ein arren
asko ez dio ajola
alde batera neri irakiten
orain jartzen zait odola
banku bakarra lehen bezelaxe
isil-isilik hau hola
esan daiteke nere ondoan
zaku patata dagola. (bis)


S. Lizaso:

Sarri askotan ez da erraza
eraso denak jasaten
zure ondoan egote hori
ez zen erraza izaten
kokoteraino egin ninduzun
ta haserretu behin baten
jardun ta jardun eginagatik
ez zendun ezer esaten. (bis)


A.M. Peñagarikano:

Gure munduan gaur egun bada
hamaika zu bezelako
eta gainera honek besteai
gaur errua bota franko
esanez dago “Hasarre nao ni”
zergatik esan beharko:
zergatik eta behin nere kontra
musean galdu zulako! (bis)


S. Lizaso:

Sarri askotan errez galtzen da
lagun giroan distira
puxka batean iraun nuen nik
itxaropenai begira
azkenerako iritsi ginen
jasan ezin zen neurrira
arrazoia eta azken hitza
beti bereak baitira.


A.M. Peñagarikano:

Lehen alkarrekin egiten genun
zahar etxera hainbat jira
orain alkarri kaso egin gabe
egi garbia hori da.
Umetxo asko gure inguruan
hor daude guri begira
esaten dute “Bi aiton hoiek
biak mutuak al dira?”. (bis)


S. Lizaso:

Gizalegeko eta hiztuna
umetan ninduten hezi
eta geroztik ez naiz ibili
ni bide horren ihesi.
Arrazoiakin gertatzen dira
beti bi kasu berezi:
daukanak ez du beharrik eta
ez dunak ez du merezi. (bis)


A.M. Peñagarikano:

Hau eoskorra degu etxean
ta eoskorra kanpuan
ta eoskorra ta setatia
bera agertzen dan lekuan.
Beste aldera beira jartzen da
hona etorritakuan
“Baita zuri’re” esan gutxinez
“Egun on” esandakuan. (bis)