General search
New search ikurrina": Name of person: Colina, SustraiRefine your search
Found results: 2485
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Hauek gazteak dira, eta gazteen iritzia jakin behar dugu. Bakoitzari zazpi puntuko bertso bat edo handik gorakoa kantatzeko eskatuko diogu. Egun hauetan jakin dugu Eusko Jaurlaritzako ikerketa baten berri. Bertan, euskal gazteriaren oso argazki baikorra agertzen da: % 93 pozik edo nahikoa pozik omen daude bere bizimoduarekin. Zuek zer deritzozue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bada bertsoaldi ezagun bat aldamio bat protagonista duena. Xalbador eta Uztapide ziren bertsotan. Gai-jartzaileak aldamio baten gainean jarri zituen. Batek salto egin behar zuen bestea salbatuko bazen. Zuek ere berdin zaudete, baina ez dut zurikeriatan aritzerik nahi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-06-08 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ahozko egunkari bat egingo dugu. Ez al dira bertsolariak hein batean kazetari, plazako kronikak jasotzen? Bertsolariak bertsolaritzaz. Bertsolari asko kontzienteki edo inkontzienteki egiten duten gauza bat eskatuko diegu hauei biei: meta-bertsolaritza egin dezaten. Hau da, bertsolariek bertsolariaren gainean bertsotan egitea. Baina ez da gai berria, ze hauek biek Berrian asteazkenero egiten dute, Plaza librean, bata besteari erantzunez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-13 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek zarete auzo honetan lehenengo mutil bikotea ausartu dena erromeria bukatu denean elkarri eskutik helduta harantz joaten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Hendaia beti egon da mugan; ez dakit hitz egokia den, baina Lapurdi eta Gipuzkoaren mugan egon den herri bat izan da, eta da. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zein kasutan, zein egoeratan jarri behar diren mugak. Eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue zein kasutan hautsi behar diren mugak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Azaleko berbetatik harago joan behar duzuen gai horietako bat da hau. Zu, Unai, izango zara Euskal Herriko negua, luzaroan bizi izan dugun negua, eta zu, Sustrai, izango zara ate-joka dabilen udaberria. Baina kontuz! Harroegi ikusten duzu udaberria. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Hiru hauek, beren lanbidea dela eta, etxetik urrun denbora asko pasatzen duten horietakoak dira: Sustrai, itsasoan ibiltzen den marinela denez, luzaro egoten da etxera azaldu gabe; Aitor Sarriegi, berriz, bere kamioia hartu eta Europan barrena ibiltzen da, eta zer esanik ez Aitor Mendiluze, enpresari negozio gizona, bateko Indiara, besteko Txinara. Nola daramazue zuen bizitza? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-13 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Sustrai, itsasoa izanen zara, eta zu, Maialen, lurra. Zer duzue elkarri esateko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-20 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Adituen arabera, hamabost egunez behin hizkuntzaren bat galtzen omen da munduan, eta gure hizkuntza ere ez omen dago erabat salbu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Kolore ezberdinetako lauki txikiz osatutako kubo bat eman dio Josu Goikoetxeak Sustrairi, Kubrick-en kubo bat, alegia, eta "Horrela hartu genuen mundua" esan dio, kolore bereko laukiak elkarren ondoan jarrita; baina gero dena nahastu du, eta "Horrela utzi dugu mundua" azaldu dio.* Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-17 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andre-gizonak zarete. Zuen semea ez da itzuli etxera, eskolatik irten eta gero. Gau guztia lo egin barik pasatu duzue. Arratsaldean aurkitu dute, borda batean gaua pasatuta. Umea ondo dago, baina gaua heldu da, ohean sartu zarete, baina ezin duzue lorik egin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-29 Ahetze Sariketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Puntua: Gurasoen etxean / zenbat urtetako? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek gaur ezagutu duzue elkar, eta elkarrekin gustatu ere bai. Gau osoan elkarrekin ibili ondoren, iritsi da unea eta ohera elkarrekin sartzekoak zarete. Kendu dituzue arropak eta maindire artera sartzera zoaztela, barrez lehertzen hasi zarete biak. Orain, hor zaudete biak elkarri begira, ohera sartzeko, arroparik gabe, barrez lehertzen. Ezin duzue beste ezer egin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-13 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Puntua: Aita izan liteke / aitaren batean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zuk hiru eskutitz, hiru letra, hiru bertsu idatzi behar dituzu hiru lekutara. 1.- Urruñako auzapezari 2.- Lekeitioko maiteñoari 3.- Garazin duzun bertze maiteari Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Neurri luzekoak Exercise: Bakarka oinak-emanda Proposed topic: Oinak: inguru / mukuru / Ziburu / aiduru / seguru / dugu Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur, hemen, Urruñan dugun bertso egun honek "Mattin eta Xalbador biziko dira" du izena. Zu, Amets, Xalbador zara; eta zu, aldiz, Sustrai, Mattin. Eta biok behar baino lehenago hil zarete herria sobera maite zindutelako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
