General search
New search Improvised Verse Singing: "Bertsolaritza" Name of person: Artetxe, MirenRefine your search
Found results: 806
2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Atzeko kartel honek zeresan handia eman du. Kartela oso arra zela, saioan ere bederatzi bertsolari gizonezko? Zuek elkarteko bi langile zarete. Bertso Eguna prestatzen ari zarete, eta zuk, Etxahun, atzeko kartel hori aurkeztu duzu. Miren ez dago konforme. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Gabon gaua duzu, eta mahaiaren inguruan bildu zarete urtero bezala familia giroan ospatzeko asmoz. Mahaiaren inguruan aulki huts bat jarri duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Extempore verse]Stanza name: Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Iban Urdangarin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Konfinamenduaren ondoren kirola egiten gogotsu hasi zineten. Geroztik horixe izaten da zuen asteburuetako plana. Zu Iban, festaren baten falta sumatzen hasi zara. Miren gustura dabil egungo bizimoduarekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-30 Baiona Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Euskararen egoera aipatzean anitzetan erabiltzen da baso erdi betearen eta erdi hutsaren irudia. Batzuek diote anitz aitzinatu garela; besteek oraindik oso egoera larria dugula. Orain dela hamabost urte sortu zen EEP, eta hizkuntza politika bat martxan da. Baina azken inkesta soziolinguistikoaren arabera %20 inguru dira euskaldunak Ipar Euskal Herrian. Hezkuntza publikoan euskarazko irakaskuntza gero eta leku gehiago hartzen ari da, baina Ipar Euskal Herriko ikasleen %70 inguruk ez du euskararekin harremanik; ikastoletako ikasleen kopurua emendatzen ari da, baina ikastoletako ikasle kopurua gutxiengo bat da. Eta abar, eta abar, eta abar…Zein da irakurketa egokia Miren? Basoa erdi hutsa ala erdi betea? Nola ikusten duzu afera? Zertan gara? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe
[Extempore verse]Stanza name: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Miren, Tinder bidez ezagutu duzu norbait eta astebetez egun eta gau hitz egiten aritu ostean, gogotsu bezain urduri abiatu zara gaur Zarautzetik Donostiarantz. Izan ere, San Telmo museoan dagoen “Baginen bagara” erakusketa bisitatzea erabaki zenuten zuen lehenengo zitan. Bertan ezagutuko duzue elkar aurrez aurre. Errepidean zoazela baina, bide bazterrean auto bat ikusi duzu geldi. Eta kanpoan eskuak altxa eta laguntza eskatzen ari den norbait. Autoa gelditu duzu bide bazterrean eta autotik irten bezain laster ohartu zara Saioa ezagutzen duzula, eskuak altxatzen ari dena. 15 urtetik 30 urtera arte zure bikotekidea izan zen Saioa. Beste gauza askoren artean astuna, intentsoa eta oso erromantikoa zelako utzi zenuen. Berarengana gerturatu zarenean, honela esan dizu Saioak. “Joe, merezi izan du autoarekin bazterra jotzeak, horrek zu berriz ikustea esan nahi badu”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-30 Baiona Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Korrika heldu dela eta, euskara ikasten ari direnei hitza eman ohi diete hedabide anitzetan. Seguruenik irakurriko zenituzten horietako artikulu batzuk. Nik BERRIAko bat aipatu nahi nizueke. Erabilpenari buruz egunerokoan dituzten erraztasun eta zailtasunei buruz galdetuta, erantzun hauek eman ditu ikasle batek: «Badira euskaldun zaharrak denetan, baina batzuetan horma bat bada parean. Zuzentzen zaituzte, baina batzuetan blokeatzen du; beti ari zara akatsei pentsatzen... Niretzat ez da naturala euskaraz aritzea. Lotsatia naiz, batzuetan akitua naiz, eta ez dut ahalegina egiteko gogorik, eta anitzetan ez dugu ber hizkuntza. Erabiltzen ditudan hitzak ez dituzte ulertzen; erraten didate ez dela horrela erraten» «Euskaldun berriek ahaleginak egin behar ditugu, bai noski; baina euskaldun zaharrek ere bai»… Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Extempore verse]Stanza name: Hamarrekoa, ertainaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ostatu bateko langileak zirezte. Gau huntan ere nagusiak saldu ez diren pintxoen botatzea galdegin dauzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Miren, etxean telefono eta internet ezin erabiliz egon zira hilabete batez. Berriz ere, hornitzailearen magazinerat joan zira laguntza tekniko eske. 40 minutaz beha egon eta, Sustrai saltzaileak errezebitu zaitu.
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Mattin omentzen dugu / Xilaba honetan.
Puntua: 15 gazte heldu / direla ondotik.
Puntua: Orain nork ote dauka / irriaren giltza?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maddalen Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Rom kanpaleku batean bizi zirezten nerabeak zirezte, 12 urtera arte ez zinezten eskolatuak izan. Lehen astea iragan berri duzue kolegioan eta zuk Miren, eskolan segitu nahi duzu; Maddalenek, aldiz, ez du berriz itzuli nahi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-04-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Kopla handia Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Miren, jarri esku-ohe honetan etzanda eta Onintza zu aldamenean zutik. Oraintxe galdetu diozu: “Prest zaude depilatzen hasteko?” (Bata etzanda eta bestea alboan zutik daudela kantatzen dute). Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aspaldian entzun dut borondatezko lana egiteko jendea falta dela. Herri bazkariak egin gabe, txosnak itxita... Auzolana krisian dago? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zure bizitzako paperik inportanteena sinatzear zaude. Boligrafoak dar-dar egiten dizu eskuetan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz, Etxahun Lekue, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Datorren igandean Iruñean libertimendua egingo da, Iruinkokoa. Bertan, kokobeltz edo zirtzilek, kokoxuri dantzariek, musikariek… eta bertsolariek hartuko dute parte. Eta zu Julio, bertsotan aritzeko deitu zaituzte. Bigarren bertsolaria nor izango den hautatu behar duzu atzekoen artean. Beraiek eskainiko dute euren burua eta zuk egin aukeraketa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Unai eta Miren, 80ko hamarkadan hil zineten bi lagun zarete, zuen gorputzak kriogenizatu egin zituzten. Hau da, izoztu egin zintuzten etorkizuneko teknologiak berpiztuko zaituztelakoan. 2023a heldu da eta teknologia hori deskubritu da. Hozkailuan berrogei urte pasa ostean, berpiztu eta atera zarete. Hau al da espero zenutena? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama-alabak zarete. Miren ama eta Maialen zortzi urteko alaba. Maialenek egunero galdetzen du “Ama, jantzi dezaket galtza motzak eta nikia?” eta Miren, amak, beti ezetz. Azkenean heldu da eguna: gaur azkenean baietz erantzun dio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
